Pasa den abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatzearren, ikastetxeko pasabideak hornitzeko kartelak egiten aritu ginen Euskara saioetan. Gure kantagintzaren euskararen aldeko mezu gogoangarriak eskuratu eta ikasleekin aritu ginen kantatzen eta kartelak egiten. Lan polita egin zuten eta bideotxo honetan laburpen txiki bat duzue.