Aranako zubia

Lankidetza aberasgarria burutu dugu aurten Guereñuk ‒ikasle batzuren jatorrizko ikastetxeak‒ eta Herrandarrok Arana kaleko alde bietan. DBH 4Eko nagusiek LH 5Ako txikiak suspertu eta ikas zezaten zirikatu eta gazteek nagusiei ardurak bete eta lan gogorra egin arazi die. Hasierako asmoa geure ikasleak euren tutore izatea bazen ere, pandemiaren eraginez planak aldatu eta zuzenean elkartu gabe lan egiteko modua aurkitu genuen: ihesaldia, escape rooma. Azpian daukazue: 

 

2050. urtean lurra suntsituta dago erlerik ez dagoelako, Apokalipsia da. Erleak salbatzeko kutxa bana prestatu genien sorpresaz betea. Kutxak zabaltzeko, baina, ekosistemei buruz asko ikasi eta bost proba ebatzi behar izan zituzten giltzarrapoak irekitzeko. Hemen 4Ekoak prestaketa lanetan:

 

 

 

Etorkizun distopikotik etorri zitzaizkien nagusiak gazteei laguntza eske: 2050ean erleak desagertuta zeuden eta ondorioz animalia eta landare guztiak hilda. 2020ra etorri ziren erleen desagerpena ekiditzeko. LH5eko ikasleek ekosistemen gaia sakon landu behar izan zuten gai bukaeran elkarlanean zenbait proba gainditzeko eta giltzarrapoz babestutako kutxak irekitzeko.

 

©-dun irudiak LPI-ren 32. artilulupean.

LH5eko ikasleek gogoz ikasi eta arrakastaz ebatzi zituzten probak eta jai giroan ospatu. Hona hemen escapearen argazki batzuk:

 

 

Ameriketako laguntza ere jaso genuen: