Artea batxilergoan
Aurten lehenengo aldia izan da Marrazketa Artistikoa eskaini dela Batxilergoan. Beste lan batzuen artean, ikasleek aukera izan dute bere diseinuak munduari zabaltzeko, harrotasunez betez, Areto Nagusiaren aurreko gelan.
Oso polita izan da esperientzia. Talde bakoitzak, Atsotitz bana aukeratu eta, horretan oinarrituta, diseinua sortu eta tamaina handiko arbel batean marraztu egin dute, oso denbora mugatuan (astero proiektu berri bat gauzatzen zen).
Helburuak: ikasleok beldurra galtzea lanak erakustera, taldeko lana fomentatzea, atsotitzen ezagutza fomentatzea eta, garrantzitsuena, ikasleek arteaz eta sortze-prozesuaz disfrutatzea.