Herrandarrak, Diario de Noticias de Álava egunkaritik
Aurkezpena
Los Herran BHI ikastetxea 1979 ikasturtean sortu zen. BBB eta UBI ikasketak A ereduan ematen ziren lehenengo ikasturteetan. 1996an DBH eta A, B eta D ereduak zabaldu ziren. Urte horretatik aurrera, ikastetxeak bi hezkuntza etapa eskaini zituen: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte) eta Ondokoa (16-18), gaztelaniaz eta euskaraz. 2012-2013 ikasturtetik aurrera irakaskuntza D ereduan soilik oinarritu zen, norabide berri bat zabalduz.
Gasteizko erdialdean kokatuta dago, Arana, Aranbizkarra, Arantzabela eta Alde Zaharra auzoen artean. Ikasleen gizarte-esparrua, beraz, anitza da.
Institutuak bi eraikin ditu: bata Los Herran kalean kokatzen da (LH1); eta bestea (LH2), Jose Mardones kalean. Bietan polikiroldegia, liburutegia, informatika gela, teknologia gela eta laborategiak daude. Jantokia, LH2 eraikinean bakarrik. Gaur egun, LH2n DBHko lehenengo zikloa ikasten da; eta LH1ean, DBHko bigarren zikloa eta batxilergoa.
Los Herran institutua euskal ikastetxea da, titulartasun publikokoa. Gure eginkizuna inguru hurbileko ikasleentzat kalitatezko hezkuntza publikoa eskaintzea da.
Agur Treniko, agur!
1967ko abenduaren 31n, Trenikoak azken bidaiari ekin zion berrogei urtetan triki-trakan ibili ondoren. Hona hemen egun horretako testigantza.
Eskerrik asko Juan Bautista Pardori eta Mikel Basaberi agiriagatik.