BIDELAGUNA

Bidelaguna 1. eta 2. DBH-ko ikasleei zuzendutako errefortzu programa da. Astelehen, astearte eta ostegunero, 15:30etatik-16:50etara, kanpoko hezitzaile batzuk gure ikasleei ikaskuntza-prozesuan aurrera egiten laguntzen diete. 

Zer egiten dute klaseetan?

  • Etxerako lanak, ariketa osagarriak, ikasgaiak egunean eraman.
  • Proben eta azterketen prestaketa.
  • Irakurketa eta ulermen ariketak (Biologia-Geologia eta Geografia-Historia testuak landuz).
  • Ikasketa teknikak: azpimarratzea, laburpenak, eskemak…
  • Ikasteko ohitura egokiak landu.
  • Lanaren antolaketa: agendaren erabilpena,  lan plangintza, ikasgaiak aurretik prestatu, lehentasunak…
  • Nork bere materiala zaindu eta ordenean izan.
  • Ikasgai instrumentaletan laguntza jaso: hizkuntzak (gaztelania, ingelesa, euskera) eta matematika.