Gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzak

 

Informazio xehetua:

 

https://www.euskadi.eus/gailu-digitalak-eskuratzeko-diru-laguntzak/web01-a3hsare/eu/

 

Eskabidea nola egin

 

IKASTETXEAN BERTAN, BIDE PRESENTZIALEAN: 

Ikasleei gelan banatuko diegun eskaera-imprimakia bete, sinatu eta idazkaritzan entregatu behar duzue. Aparatu digitalaren faktura ere entregatu beharko da. Kontutan izan familiek idazkaritzan edozein izapide egiteko beharrezkoa dela aldez aurretik hitzordua eskatzea 945187046 telefonoaren bidez edo idazkaritza@losherranbhi.net helbidearen bidez.

 

ESKAERA ELEKTRONIKOA:

Bide elektronikoz egingo da eskaera, www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus web-orriaren bidez, eta bi aukera hauetako bat baliatuz: 

– Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela...) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq). 

Ziurtagiri digitala erabiltzeak berekin dakar eskabidea bide telematikoz aurkeztea. Elektronikoki izenpetu beharko da eskabidea. Orduantxe geratuko da hura erregistratuta. Ez da beharrezkoa aplikazio informatikoak sortutako inprimakia ikasketa-zentroan aurkeztea. 

– Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta: 

● HNA (Hezkuntza Nortasun Agiria), jaiotegunarekin batera. 

● Nortasun Agiri Nazionala (NAN), haren iraungitze-data zehaztuta. Eskatzailea atzerritarra baldin bada, atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) eta jaioteguna adierazi beharko ditu, eta, hala badagokio, atzerritarren identifikazio-txartelaren zenbakia (AIT). Kasu batean eta bestean, eskatzailearen nortasuna egiaztatu egingo da, datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasota dago. 

Sisteman helbide elektroniko baten bidez erregistratuta aurkezten bada eskabidea, nahitaezkoa izango da betetako eskaera-formularioa inprimatzea, izenpetzea eta dagokion ikastetxean aurkeztea.

 

Epea:

 2020ko urriaren 16tik azaroaren 15era, biak barne.

 

Dokumentazioa:

  • Instantzia beteta eta gurasoak (tutoreak) eta ikasleak sinatuta.
  • Gailu digitalaren faktura.
 

Eskakizun orokorrak:

Deialdi honetaz balia daitezke Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 2019-2020 ikasturteko ikasleak, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetakoak zein itunduetakoak, baldin eta eskakizun hauek betetzen badituzte:

a)   Ikastetxea «Sare-Hezkuntza gelan» izeneko sarean egotea 2014-2015 ikasturtetik aurrera.

b)   Ikasle onuradunak unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko beketarako edo ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2019-2020 ikasturtean, eskola-materialaren atalean.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira aurreko deialdietan diru-laguntza hau bera jaso zuten ikasle bekadunak. Aurreko deialdi horiek Hezkuntzako sailburuaren honako agindu hauen bidez arautu ziren: 2015eko irailaren 30eko Agindua, 2016ko irailaren 26ko Agindua, 2017ko irailaren 28ko Agindua eta 2018ko uztailaren 18ko Agindua.

c)   Berdinak izatea laguntza-eskabideko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa, eta gailu digitala 2019ko urriaren 3tik aurrera erosi izana.

d)   Zerga betebeharrak betetzen direla.

e)   Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko.

2020-2021 bekak

BEKAK 2020-2021

Epea: 2020ko urriaren 9tik azaroaren 9ra arte, biak barne

Informazio zehatza: www.hezkuntza.net orrialdean

https://www.euskadi.eus/unibertsitatez-kanpoko-ikasleak-eskolatzeko-ikasketa-beka-eta-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/

A. 2019-2020KO IKASTURTEKO BEKA-ESKATZAILEAK

Ohartxo honekin batera banatu ditugun beken inprimakiak hurrengo argibideekin bete behar dituzue.

 
  • Inprimakian ageri diren datuak zuzenak direla egiaztatu ostean, eskabidea kudeatzen jarraitu behar da, paperan edo telematikoki.
  •  
  • Eskaera telematikoki jarraituz gero, goian idatzitako helbidean sartu behar da eta informazioa eta eskaerak atalen barruan 2019-2020ko ikasturteko beka-eskatzaileak idatzita dagoenean sartu behar da. Aplikazioan sartzeko egiaztatze-kodea (azkeneko orrian agertzen dena) erabili behar da. Behin datuak egiaztatuta edo aldatuta, eskabide-ereduan agertzen den Interneteko helbidera bidali behar da. Horrela eginez gero, ez da zentrora joan beharrik.
  •  
  • Zentroan aurkeztea hautatzen bada, eskatzaileak eskaera sinatu eta bertan entregatu beharko du. Zentroak sarrera-erregistroa emango dio eta horren egiaztagiria entregatuko du. Egiaztagiri hori gorde egin behar da, edozein erreklamazio egitekotan aurkeztu ahal izateko. Eman beharreko dokumentazioa: eskabide‐inprimakian aipatzen diren dokumentuak erantsi beharko dira, soilik 2019/2020ko ikasturtean emandako datuekiko aldaketarik egon bada. 2019ean elkarbizitza-unitatean lortutako diru-sarrerei dagokienez, Hezkuntza Sailak ogasun administrazioen bidez lortu ezin dituen egiaztagiriak soilik aurkeztuko dira (Euskadiko Autonomia Erkidegotik kanpo zergak ordaintzen badituzte, PFEZren aitorpena aurkeztu beharrik ez badute edo beste edozein egoera suertatzen bada).

Ikastetxean eginez gero, derrigorrezkoa da kontu korrontearen zenbakia (IBAN eta 20 digituak) ekartzea.

 

B. 2020-2021 IKASTURTEKO BEKA-ESKATZAILE BERRIAK

Eskabide-inprimakia bi eratara izapidetu daiteke:

 
  • Telematikoki: www.hezkuntza.net helbide elektronikoaren bidez hemen goian dagoen helbidean sartu eta informazioa eta eskaerak atalen barruan 2020-2021ko ikasturteko beka-eskatzaile berriak idatzita dagoenean sartu behar da. Beharrezkoa da adminiztrazioak onartutako edozein egiaztagiri elektronikoaren bidez identifikatzea (Izenpe herritar txartela, NANe, B@kQ edo Izenperen itsasontzi-jokoak) edo erabiltzaile beri gisa erregistratzea.  Eskabide elektronikoa erabat beteta dagoenean, izapidetze telematikoa egiten jarraitzea edo paperan aurkeztea aukeratu beharko du.
  •  
  • Paperan. Zentroak eskabide-inprimakia emango dio eskatzaileari, eta sisteman sartutako datuak aurrez kargatuta irtengo da. Eskatzaileak eskaera sinatuta eta bertan entregatu beharko du. Zentroak sarrera-erregistroa emango dio eta horren egiaztagiria entregatuko du. Egiaztagiri hori gorde egin behar da, edozein erreklamazio egitekotan aurkeztu ahal izateko. Erantsi beharreko dokumentazioa: eskabide-inprimakian zerrendatutakoa.

Ikastetxean eginez gero, derrigorrezkoa da kontu korrontearen zenbakia (IBAN eta 20 digituak) ekartzea.



 

BULEGOKO ORDUTEGIA LOS HERRAN 70

9:00 - 14:00           URRIAREN 9tik AZAROAREN 9ra arte, biak barne.