Elkarbizitzaren behatokia

Duela gutxi, elkarbizitzaren behatoki herrandarraren eraketan bildu gara, institutuko bizikidetza hobetuko duten jarduerak sustatzeko. Horretan, gerturatzen gaituen eta batzen gaituen pertenentzia-sentimenduan lan egitearen garrantzia nabarmentzen dugu, esparru guztietan (fisikoan, psikologikoan eta intelektualean) hazteko eta garatzeko beharrezkoa dena izateko.

 

 

Ildo horretan, beharrezkotzat jotzen dugu zuen iradokizunak eta kezkak jasotzea institutuko hainbat gunetan dauden postontzien bidez, eta komunikazioaren bidez esparru akademikoko harremanak hobetzen laguntzea. Honekin batera ekintzetan eta jaialdietan zuen inplikazioak aberastasuna ere ekartzen du. 

Bilera honetan azpimarratzekoa da komunikazio asertiboaren garrantzia, praktika eta iraunkortasuna eskatzen dituen bizitzeko arte gisa. Asertibitateak gure sentimendu eta pentsamenduekin erlazionatzeko aukera ematen digu, hau da, lehenengo pertsonan, gure inguruan gertatzen dena behar bezala ulertu eta gure burua hobeto konprenitu ahal izateko.

 

Aitzitik, elkarbizitza errespetuz garatzen ez bada, Bat taldea foro egokia da bullying-aren eta mota guztietako jazarpenen aurrean, hots, bizikidetza positiboko gabezi larri horien aurrean beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak ezartzeko. Zalantzarik gabe, gure eskuetan dago elkarbizitzaren funtsa. 

 

Denontzako bizikidetza positiboa eraiki dezagun, animo!!