Emozioen ekimena

2021eko otsailaren 3ko klaustroan gure ikasleen egoera emozionalaren inguruko kezka azaldu zen. Kezka hori zuzendaritza taldeak eta guztiok orokorrean gure egiten dugu. Ostiralean, otsailak 26an, ekintza kolektibo bat burutu genuen. Kolektibotasuna berez norbanakoaren euskarri da. Horrez gain, ekintzaren emaitza hasierako helburua zena biderkatu egin du: ikasleak izan dira ikaskideentzako baliogarriak izango diren gomendioak luzatu dituztenak, 500 mezu baino gehiago itxaropenez eta baikortasunez beteta edo haien hizkeraz animoak sortzen dituzten ideiekin. Zuekin partekatzen dugun bideoan egun horretako bizipenak jasotzen saiatu gara, umorea eta ilusioa. Enpatiaz ikusi, mezu bakoitzaren atzean hausnarketa bat dago, haien desio komunitario bat, luzatzen diguten oparia. Izan untsa!