Erasmus+ Days

Urriaren 14an Erasmus+Days ekitaldia ospatu genuen institutuan. Erasmus + taldeak  “Europe linked through branches” ekintza antolatu zuen. 

ZIG gelako ikasleek lagundu zuten eta zuhaitz dotore-dotorea egin zuten. 

Ikasleek zein irakasleek parte hartu zuten. Zer egin behar zuten? Galdera bati erantzun, post-it berde batean erantzuna idatzi eta, gero, “hosto” horiek gure zuhaitz dotorean itsatsi genituen. 

Liburutegiko arduradunek ere parte hartu zuten Erasmus+ ekitaldian eta bisitatu diren hainbat herrialderen idazleen liburuak aurkeztu zituzten. 

Azkenik, zozketa egin genuen eta irabazlea Nahia López, Batxi 1Dko ikaslea izan zen. Zorionak!

Mila esker ekintza honetan parte hartzeagatik!

Erasmus+taldea