ERASMUS DAYS 2023

Urriaren 9an, Los Herran institutuan, Erasmus Days ospatu ziren. 

Aurten, lehiaketa prestatu dugu kultura sustatzeko asmotan: “Libraries around Europe”. 

 

Panel batean, 7 argazki jarri genituen zenbaki batekin (argazkietan Europan dauden zenbait liburutegi agertzen ziren- gure institutuarena ere!). Ikasleei banandu genizkien txartelak, 10 liburutegi izenekin, eta haiek lotu behar zituzten argazkiak eta izenak. 

 

Gure ikasleek oso ondo pasatu zuten, proba oso zaila izan zela esan arren.

 

Haiei laguntzeko, hainbat liburu jarri genituen alboan “pistak” emateko. 

 

Irabazleak batxi 1.eko ikasleak izan ziren: Aylin Salas eta Julene Peciña. 

 

Zorionak eta eskerrik asko parte hartzeagatik guztiei!

 

Erasmus Days-i buruzko informazio gehiagorako, egin klik jarraian: ErasmusDays