EUSLE

Eusle ekimena hizkuntza-murgiltze programa bat da, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6.  mailetan eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan gure hezkuntza-sistemara etorri berri diren ikasleei eskolako komunikazio-hizkuntza, euskara, eskuratzeko prozesua errazteko.

Programa honetan ikasleak 24 hilabetez egon daitezke, eta salbuespen gisa, 36 hilabetera arte luza daiteke batzordeak hala erabakitzen badu.

Los Herran institutuan 2022-23 ikasturtean hasi ginen, eta Araban, Bigarren Hezkuntzan, antzindariak izan ginen.

  • Programaren helburu nagusiak honako hauek dira:
  • Euskaraz komunikazio gaitasuna lortzea;
  • Hizkuntza sisteman integratu ahal izatea ondoren hezkuntza arrakasta lortu ahal izateko;
  • Inklusioa erraztea eskola harremanak eraikitzea ahalbidetuz;
  • Euskara A2 maila lortzea.

Eusle gelan erabiltzen dugun metodologia komunikatibo aktiboa eta ludikoa da. Harremanetarako gaitasunak bultzatzen ditugu gramatika premiak baztertu gabe. Erreferentzia gelan, bestalde, hasierako ebaluazioa egin ondoren, materiala egokitu egiten zaie poliki-poliki besteen mailara hurbiltzen joateko.