Gabonetako zestak

Aurten, Gabonetan hainbat saskiren zozketa egin dugu, institutuko familiek eta langileek emandako produktuei esker. Eskerrak eman nahi dizkiegu jarduera solidario honetan parte hartu duten guztioi. Eskerrik asko, ikasleei txartelak saltzeagatik, familiei eta irakasleei, saskiak osatzeko produktuak ekartzeagatik, irakasleei, zozketa antolatzen eta planifikatzen laguntzeagatik, eta ZIG gelako ikasleei, saskiak osatzen egindako lanagatik.
Aurten, gure ikasleek saldutako txartelei esker 901,27 € bildu ditugu. Dirua, Arabako Elikagaien Bankuari eman diogu. I. V. eta S. I. L. ikasleak dohaintzaren lekuko izan dira.