Gabonetako saskien zozketa
Aurten, Gabonetan hainbat saskiren zozketa berreskuratu dugu, institutuko familiek eta langileek emandako produktuei esker. Eskerrak eman nahi dizkiegu jarduera solidario honetan parte hartu duten guztioi. Eskerrik asko, ikasleei txartelak saltzeagatik, familiei eta irakasleei, saskiak osatzeko produktuak ekartzeagatik, irakasleei, zozketa antolatzen eta planifikatzen laguntzeagatik, eta Gela Egonkorreko taldetako ikasleei eta ZIG gelako ikasleei, saskiak osatzen egindako lanagatik.
Aurten, gure ikasleek saldutako txartelei esker 938 € bildu ditugu. Dirua, Arabako Elikagaien Bankuari eman diogu. Gorka Paz, Jon Fernandez de Retana eta Jefferson Jean ikasleak dohaintzaren lekuko izan dira.