Batxilergoko ikasleak Gallartan
Batxilergo 2.mailako ikasleek Bizkaiko meatzaldea ezagutu zuten Gallartara egindako txangoan. Meatzaritzaren Museoan, Euskal Herriko industrializazioaren hastapenetan murgildu ginen, eta Zugaztietan meatzari gogortu horien etxebizitzak ezagutzeko aukera eduki genuen. A zer nolako bizimodu latza. Guk, zorionez, sekulako goiza izan genuen eta primeran pasa genuen!