Hau Da Green

Aurten ere 2. Batxilergoko ikasleek Rural Kutxak, El Correok eta Bizkaiako Ur Partzuergoak antolatutako "Hau Da Green"  lehiaketan parte hartuko dute.
Hau Da Green lehiaketa bat da, gazteen artean jokabide ekologiko eta jasangarriak sustatzea helburu duena, ingurumena errespetatu eta zaintzeko balioetara hurbilduz. 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Hauek , NBEren 17 helburuetako batekin lotutako proposamena gauzatu behar dute 21 egunetan zehar hobekuntza jasangarri bat lortzeko (ingurumena zaintzea, birziklatzea, mundua bizi- ohitura berriekin eraldatzea…).
Gure ikasleak hortan buru belarri dihartute.
Taldeetako baten ekimena Plastart izena du eta gure eskolan aurrera eramaten ari dira, DBH 3ko, DBH 4ko eta ZIG gelako ikasleekin. Plastikoz osaturiko artelanak sortzean datza, ikasleentzat iada erabilgarriak ez diren materialak erabiliz, adibidez, gastatutako errotuladoreak, markagailuak, kola poteak, tipexak, apurtutako erregelak...
Artelanak azaroak 23an patio orduan LH2 ko eraikineko aterpean ikusgai egongo dira
bozkatzeko eta artelanik ederrena aukeratzeko. Irabazleek sari bat jasoko dute.
Lehiaketaren baldintzak ondorengoak dira.:
- Prozesuan gelako klasekide guztiek hartu behar dute parte (ideiak emanez edo eskulana eginez).
- Emaitzak %100ean plastikozkoak izan behar dira.
- Piezak itsasteko, zeloa edota edozein motatako pegamentua erabil daiteke.
- Artelan bakoitzak izen kreatibo bat eduki behar du.
- Berdin da eskulanen tamaina, baina egokia izan behar da tokiz mugitu ahal izateko eta aurkezterako momentuan ez hondatzeko; eta artelanak abstraktuak nahiz ideia/figura konkretuak izan daitezke.
- Lanak entregatzeko azken eguna azaroaren 23a da, eta marrazketa gelan utzi beharko dira lehenengo orduan (8:30etan).
- Artelanak 23an bertan ikusgai egongo dira LH2ko aterpean patio orduan.
- Irabazleak hautatzeko, bozketa sistema erabiliko da, eta epaimahia hiru taldek osatuko dute: proiektuaren antolatzaileak (botoak %30 balio du), 5 irakaslez osaturiko talde batek (%40) eta gure eraikine (%30).
- Artelanen egileek ezin izango dute botoa eman.
- Talde irabazlea egun horretan bertan hautatuko da, eta sari txiki bat emango zaio.


Eskerrik asko parte hartzeagatik!