HEDATZE
Aurten AGUR esan diogu HAUSPOAri eta HEDATZE proiektuarekin hasi gara.
Astelehen, astearte eta ostegunero (15.30tatik-17.30tara) irakasgaien errefortzuak egiteaz gain, hainbat eta hainbat tailer eta ekintza antolatu ditugu.
Helburua, gure ikasleen prestakuntza hobetzeaz gain, ikastetxeko kohesioa bultzatzea eta elkarbizitza sustatzea da, denok baikara komunitate honen parte: ikasle, guraso, irakasle, familia, langile, etab.
Hartu-emanak hobetzeko aukera denon intereserako diren jardueren bitartez egin nahi dugu, gure komunitate anitz hau bizi eta gozatu asmoz.
Etorri eta parte hartu Los Herran-ek eskaintzen dizkigun espazioetara!
HIRUGARREN HIRUHILABETEA
BIGARREN HIRUHILABETEA
LEHENENGO HIRUHILABETEA