Zuriñe Hidalgo geurean

Zuriñe otsailaren 11n etorri zitzaigun DBH 4. mailan bi hitzaldi ematera. Hitzaldiok Normalkuntzak eratu zituen Ikas2deak programa barruan. 

Programa honen helburuak hauexek dira:

  • Lan mundua ikasleengana hurbiltzea
  • Ikasleak bere gaitasunak eta zaletasunak identifikatzen laguntzea
  • Ahaleginaren garrantzia eta etengabeko formakuntzaren beharra azpimarratzea
  • Euskara eta lan mundua eskutik doazela erakustea

Zuriñek telebistan zein musika arloan izan duen ibilbidea kontatu zien ikasleei (zenbat urterekin hasi zen, zergatik aukeratu zuen lanbide hau, zelan lotu zituen ikasketak eta lana, zergatik den garrantzitsua euskara bere sormen lanetan, zein den emakumearen papera -abeslari zein aurkezle moduan- gure gizartean, gaur egun zertan dabilen,..). DBH 4.mailako ikasle guztiak oso gustura egon ziren berak egindako aurkezpena entzuten.