Inika

Inika ikastetxeetan erabiltzen dugun informazioa kudeatzen laguntzen digun plataforma bat da. Los Herrán BHIn, familiekin komunikatzeko lehentasunezko modua da. Inikaren bidez zuzendaritzako zirkularrak, tutoreen mezuak, bertaratze-faltak, noten buletinak eta abar bidaltzen ditugu; horregatik, oso garrantzitsua da gurasoek aplikazio hori beren dispositibo pertsonaletan instalatzea eta aldizka begiratzea.

 

Oraindik instalatu ez baduzu…

 

1) Zoaz Play Storera eta deskargatu Inika gurasoak/Familias aplikazioa.

2) Ikastetxera deitu (945187046) zure erabiltzailea eta pasahitza eskatzeko.

3) Erabiltzailea eta pasahitza matrikula egiterakoan eman zenigun helbide elektronikoan jasoko dituzu.

 

* Prozesu hau zaila egiten bazaizu, zatoz Idazkaritzara eta mugikorra ekarri.