Salvete!

Joan den Martxoaren 15ean, IES Los Herran BHI ko latineko ikasleek (4DBH, BATX 1 eta BATX 2) Iruña-Veleia aztarnategia bisitatu zuten. 
Aztarnategi hau Iruña Okako udal barrutian dago, Gasteiztik 10en bat km mendebaldera. 1500 urte baino gehiago dituen aztarnategi honek Brontze eta Burdin Aroko, Erromatar garaiko eta Erdi Aroko aztarnak ditu.
Bertan, Rakelek bisita gidatu oso interesgarri bat egin zigun. Ondoren ikasleek Iruña-Veleia sustatzeko bideo batzuk sortu zituzten. Horretarako Iruña-Veleiak eskaintzen dituen lekuak baliatu zituzten: templua, harresia, merkatua, domus-a, galtzada, etab.
Bideo txapleketa bat egin dugu sortutako materialekin, eta aste honetan, parte hartu duten ikasleek eta haiekin joan giñen bi irakasleek (Gillen eta Erkudenek), erabakiko dugu zein den bideo irabazlea.
Eskerrak eman behar dizkiegu bai ikastetxeari eta baita Guraso Elkarteari ere, bisita hau aurrera ateratzeko aukera emateagatik.

Hemen bideoak:

Hemen argazkiak