Joxe Mari Carrere, kontu-kontari

"Idazleak ikastetxeetan" programaren baitan, Joxe Mari Carrere izan dute Kultur Astea barruan DBH 1. mailako ikasleek.
Ipuin-kontalari gisa ibilbide luzea du eta, kontatzeko ipuinak nola sortu azaldu die ikasleei trikimailu eta aholkuak emanez.
 

Batxilergoko 2. mailako ikasleak Zadorran

Martxoaren 29an, Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak ikasgaia ikasten ari diren Batxilergoko 2. mailako ikasleek eskolaz kanpoko jarduera bat egin zuten Zadorra, Alegria eta Santo Tomás ibaietan. Jardueraren helburuetako bat gure ibaietako uraren kalitatea neurtzea izan zen, ibaien parametro fisikoak, kimikoak eta biologikoak aztertuz. Bigarren helburua Salburuako hezeguneen jatorria, fauna, flora eta historia ezagutzea izan zen eta, azken helburua, Santo Tomás ibaiak animalia-espezieentzako korridore ekologiko gisa duen garrantzia baloratzea.
 

Oihan Vega

Deklamazio lehiaketaren irabazleei, zorionak!

 

Auzoirakurraldia

Plazerra izan da Karmele Jaio geurean hartzea eta elkarrekin Aitaren etxea irakurtzea.