Martxoak 8, etengabeko irakurraldi Herrandarra
Martxoak 8, LH1eko liburutegian hiru saioetan zehar irakurraldi Herrandarra egin genuen, 56 partaidei esker. Hori guztia emakumearen nazioarteko egunarekin lotuta egon zen, emakumeon berdintasunaren aldeko aldarrikapen-testuinguru batean. Honen bidez, gure askatasuna murriztu eta kaltetzen duten genero-estereotipoak aldatzeko beharra azpimarratu nahi izan genuen. Hurrengora arte !