Herrandarrak, Diario de Noticias de Álava egunkaritik

Aurkezpena

Los Herran BHI ikastetxea 1979 ikasturtean sortu zen. BBB eta UBI ikasketak A ereduan ematen ziren lehenengo ikasturteetan. 1996an DBH ezarri zen gure ikastetxean eta A, B  eta D ereduak zabaldu ziren. Harrezkero, ikastetxeak bi hezkuntza etapa eskaintzen ditu: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte) eta Ondokoa (16-18). A, B eta D ereduetan dihardu, baina 2012-2013 ikasturtetik aurrera irakaskuntza D ereduan soilik oinarrituko da norabide berri bat zabalduz. Horretaz gain, gela egonkorra eta zereginak ikasteko gela ere baditu.

Gasteizko erdialdean kokatuta dago, Arana, Aranbizkarra, Arantzabela eta Alde Zaharra auzoen artean. Ikasleen gizarte-esparrua, beraz, anitza da.

Institutuak bi eraikin ditu, bata Los Herran kalean dago, “Los Herran 1”,  eta bestea, “Los Herran 2”,  Jose Mardones kalean. Bietan polikiroldegia, liburutegia, informatika gela, teknologia gela eta laborategiak daude. Jantokia “Los Herran 2” eraikinean  dago.

Los Herran institutua euskal ikastetxea da, titulartasun publikokoa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarena. Gure eginkizuna inguru hurbileko ikasleentzat kalitatezko hezkuntza publikoa eskaintzea da.