Murala

Aste kulturala honetan 4. mailako, plastikako ikasleok, mural bat margotu dugu. Horren erdian emakumezko irudi bat ikus daiteke. Figura honek hainbat mitologiatatik hartu du inspirazioa. Lehenik, Shiva, hinduismotik datorrena, eta hortik datorkio posea eta gainezko beso-kantitatea. Gero Lamia dago, euskal kulturakoa, eta horregatik ahate hankak egin dizkiogu. Eta azkenik, Afrodita edo Venus, greziar mitologiakoa, flotatzen ari den maskorra ematen diona. Horma-irudi honekin lortu nahi genuena emakume ahaldundu baten figura bat zen, hainbat jainkosa nahastuz botere eta autoritate hori irudikatzeko. Denbora eta ahalegin handia hartu du, baina gure ikuspegia proiektatzea lortu dugu.

ElAllali Ranya