Murala

Ikasturte honetan, aurrekoan bezala (eta badirudi hau jada tradizioa izango dela), DBHko 4. mailako 3 ikaslek ( (XIOMARRA  DELGADO (4A), ALBA GARCÍA (4E), VERA  RUIZ-OLALLA (4A) ) , Plastika ikasgaian, mural bat margotu dute Institutuko patioan. Iaz egindako muralari nolabaiteko jarraipena eman nahi izan diote eta, horregatik, joan den ikasturtean egindako muralaren gaiarekin eta kolorearekin jarraitu dute. Gainera, aldameneko horma  datorren urterako prest utzi dute, eta beren lanean islatu duten irudiaren zati bat "nahita" sartu da hurrengo artistek gai horri berari jarraipena eman diezaioten prestatutako espazioan. XIOMARA, VERA ETA ALBAk lan bikaina egin dute eta oso modu autonomoan.ZORIONAK!