Vitoria-Gasteizko udalak antolatua, publizitate tailerrak honako hauek sustatu nahi ditu: hiriaren ezagutza praktikoa, komunikabideen mundua modu praktikoan ezagutzea eta mezuak ikus-entzunezko hizkuntzan kodetzeko eta deskodetzeko bidean aurrera egitea.
Tailerrean kaleko iragarkiak aztertu ondoren, telebistako iragarki bat ekoiztu eta grabatu dugu. Hori baino lehen, ikastetxean, iragartzeko produktua, kanpaina edo zerbitzua aukeratu eta logoa diseinatu, eslogana sortu, elkarrizketak prestatu eta atrezzoa gertatu ditugu.
Heldu zaizkigu spota eta making ofa!!!