Sukaldaritza tailerra

Hemen dituzue DK-ko ikasleek tailer honetan egin dituzten hainbat plater. 

3.Fko ikasleek Pintxo Txapelketa irabazi zuten, Naomi Todorrek eta Naroa Medinak hain zuzen ere. "Olentzintxo" izan zen pintxoari jarri zioten izena, arraultzak zeraman txapelararen homenean. Epaimahaiak zeharo disfrutatu zuen.

Munduko zaporeak: Europa. Ikasleek Europako plater tradizionalak sukaldatu zituzten, horien artean Errumaniako entsalada tipikoenetako bat, pizza italiarra eta Espainiako torrija mitikoak.

Eneko Peludo, 4.Eko ikaslea torrijak sukaldatzen. Ezkerreko torrijak ezinbestekoa den esne-bainua izaten ari dira; eskubikoak, aldiz, arraultzetan daude, frijitzeko azkenaurreko pausua. 

Pintxo irabazlea: Olentzintxo. Epaimahaiaren paladarra konkistatzen lortu zuen pintxoak, Naomi eta Naroarena, maitasun eta zaintza handiz elaboratuta. 

3.F eta 4.E-ko ikasleek sukaldean pasa zituzten hamaiaka momentuetako bat. Denbora pasa ahala, geroz eta trebetasun handiagoarekin koordinatu eta prestatu zituzten haien platerrak. Ekin suari!