Natura jarduerak: SURF

Maiatzaren 30ean Zarautzera joan ginen 4. DBHko ikasleekin itsas kirol jarduera bat egitera: SURF. 

Oso egun polita atera zen: Eguraldi ona; itsasoa ordenatua eta txikia, ezin hobeto Surfeko lehenengo egun baterako; eta partaideen arteko oso giro ona. Ikasleek gogor arraun egin behar zuten beraien surf tablekin "piko"raino iristeko eta bereziki aipatzekoa da erakutsi zuten kemena eta saiakera taula gainean zutitzen lortzeko. 

Irteerak aukera eman zigun itsasoaz disfrutatzeko eta kirol jarduerarako zein aisialdi osasuntsurako ematen digun aukera bat ezagutzeko. Hau guztia Euskal Herriko hondartza ederrenetariko batean gainera.