Ulibarri

ULIBARRI ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. Hezkuntza Sailak 1996-97 ikasturtean ipini zuen martxan eta une honetan 400tik gora ikastetxek parte hartzen dugu bertan. Bere helburu nagusia da ikastetxeko eremu guztietan euskararen erabilera indartzea. Ahalegin horretan, Los Herran BHI ibilbide eta lan esanguratsua ari da, ondorengo alderdiak kontutan hartuz:

 

  • Metodologia esparrua, irakasleen prestakuntza, testuinguru soziolinguistikoa, ikastetxearen abiapuntua eta antzeko aldagaiak.

  • Proiektuak eremu ezberdinetan eta eskolako kide guztiengan eragiten du.

  • Hizkuntzaren erabilera eta kalitatea hobetu eta normalkuntzarako ildo eraginkorrak jorratze aldera, hezkuntza-komunitateko partaide guztiak dira beharrezkoak: irakasleak, ikasleak, gurasoak eta Ikastetxearen gainontzeko langileak. Zentzu horretan, irakasleek zein ikasleek batzordeak osatzea beharrezkoa da. Bestalde, Gurasoen Euskara Batzordea eratzea ere lagungarria litzateke, elkarlanean aritzeko.

  • Ezinbestekoa da normalkuntzan diharduten beste erakunde eta eragile askorekin elkarlanean jardutea, besteak beste, udal Euskara Zerbitzuarekin, errealitate berari hobeto erantzuteko. Baina indargune nagusia ikastetxea bera da. Jakin badakigu gure ikasle gehienentzat ikastetxea dela euskararen erreferentzia nagusia eta, askotan, bakarra. Horregatik, beharrezkoa da komunitate osoa inplikatzea normalkuntza proiektuan.

 

Horiek horrela, proiektuaren helburu nagusienak hauek dira:

 

  1. 1. Ikastetxeko pertsona guztiek Hizkuntza Normalkuntza Proiektua bere egitea.

  2. 2. Hezkuntza Komunitate osoak euskararen ezaguera eta erabilpena areagotzea esparru formalean nahiz informalean.

  3. 3. Hizkuntza kulturaren muina den neurrian, gure kultura hobeto ezagutzea eta gureganatzea.

  4. 4. Ingurune hurbilean gauzatzen diren ekimenak ezagutaraztea, euskal kulturaren bizipena sendotzeko.

  5. 5. Ikasleen Euskara Batzordea indarberritu eta Hizkuntza Normalkuntza Batzordearekin lankidetzan aritzea, proposatutako ekintzak antolatzeko.

  6. 6. Guraso Elkartearekiko harremanak sendotzen hastea.

  7. 7. Euskararen transmisioan eta hizkuntza portaeretan familiak ohartaraztea betetzen uten paper garrantzitsuaz, aisialdia, eskolaz kanpokoak eta ahalik eta baliabide gehien euskaraz eskainiz.

 

Eta Normalkuntzarako antolatzen diren jarduerak, besteak beste, hauek dira:

 

  1. 1. Euskararen Nazioarteko Egunaren (ENE) ospakizuna;

  2. 2. KORRIKAN parte-hartzea;

  3. 3. Lehen Hitza Euskaraz estrategia;

  4. 4. Maila guztietan ekintza kultural eta ludikoen eskaintza (Euskara Mintegiarekin batera): Udaleko Hezkuntza Jarduerak, Idazleak ikastetxean, Ikas2deak egitasmoak eta bertsolaritza tailerrak, besteak beste;

  5. 5. Atsedenaldietan liburuen aurkezpenak;

  6. 6. Kultur astea;

  7. 7. Deklamazioak;

  8. 8. Ikasleen Euskara Batzordearen sustapena.